"Hondarribiko texturak"
Europako Ondarearen Jardunaldiak

Zer istorio kontatzen dituzte fatxada bateko artesiek, harri baten erliebeak edo atetzar bateko burdinak?
Ondarea nortasuna eta kultura da. Egunero zapaltzen eta ukitzen ditugun aztarnak eta testurak dira.
"Europako Ondare Jardunaldien" edizio hau ospatzeko, ARMA PLAZA Fundazioak "Hondarribiko Testurak" izeneko hiri-ekintza eta erregistro artistikoa diseinatu du.
Urriaren 3an, Judas Arrieta artistarekin batera, koaderno pertsonal batean kalkatu eta estanpatuko dugu hiriaren azala; Hondarribiko ondarearen inbentario fisiko bat, bere memoria desagertu ez dadin ziurtatzeko.
Parte hartu!
TARIFAK: Doakoa
IRAUPENA: 60 minutu
GEHIENEKO PARTE-HARTZAILE KOPURUA: 20

